XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nirekin ez fidatzeko esatea ere!

GAZTEA: Txantxetan ari nintzen. (Mahai gainean utzi du argazki makina)

JOHN : Cowboy hori goxo-goxo neukan, kapela eta guzti irensteko prest, eta nork eta zuk ahoa ireki behar...

GAZTEA: Horri ez zenion aterako bostehun dolar ere.

JOHN: Zer jakingo duzu zuk horretaz? Ez dakizu zenbat karta dauden multzoan ere.

GAZTEA: Barkatu.

JOHN: Hitzak hobetu neurtu hurrengoan. Nirekin ez fidatzeko!

Horixe behar genuen apustua izorratzeko.

GAZTEA: Barkatzeko esan dizut.

JOHN: Zer barkatu? Neuk daukat errua, tranpa batekin ibiltzeagatik.

Badakizu zenbat balio duen zaldi batek?

GAZTEA: Inoiz ez dut zaldirik ukitu.

JOHN : Eta nik inoiz ez dut perlazko iduneko bat jantzi, baina badakit zenbat balio duen.

GAZTEA: Ez dakit. 1.000-2.000 dolar?

JOHN: 3.000tan saldu nuen.

Eta berreskuratzeko, beste horrenbeste eta interesak pagatu beharko.

(GAZTEA jaikitzen hasia da)

Egon.

GAZTEA: Garagardo bila noa.

JOHN: Zertarako hitz egin nahi duzu nirekin?

GAZTEA: Jende askorekin hitz egiten ibili naiz.

JOHN: Hitz egiten. Horixe maite duzue kazetariok.

GAZTEA: (Eseriz) Ni ez naiz kazetaria.